Adelante! únete al foro, qué te cuentas?

Este es el punto de encuentro folky de tu localidad. Nos interesa lo que suena allí, y si el acordeón está por el medio, mejor que mejor! . 

Aprovecha para contactar, buscar músicos para tu folkybanda, vende, compra , busca ese diatónico de segundamano....  Y para los amantes del acordeón diatónico-folk, un esperado punto de encuentro para insertar tu artículo, tus conocimientos, tus técnicas de ejecución, de estudio....

foro » Navarra » The Pub Ibiltaria I Nueva Trayectoria

Responder...
The Pub Ibiltaria I Nueva Trayectoria

Oskorri taldeak, azken 13 urteotan 226 kantuko Herri
Kantutegi ederra bildu du 13 CDtan. Aurtendik aurrerako
Ziklo Berrian, jada grabaturiko 13 errepertorio horiek
berriz joko eta kantatuko dira, lehenengotik hasita, flauta,
oboe, klarinete, saxo, tronpeta, tronpa, tronboi, fliskorno,
bonbardino, tuba, xilofoi, perkusio, biolin, biola, txelo,
kontrabaxu, akordeoi eta txisturako prestatu diren
konponketa berriekin, seguru hurrengo urteetan material
ezinbestekoa suertatuko dena Euskal Herriko Banda eta
Musika Eskola guztietan.
Aurten oso kontzertu bizi eta berezia prestatu da, non
taldeko partaideekin batera, edozein instrumentu jo eta
kantatu egiten duen publiko guztia bilakatuko den
ekitaldiaren protagonista nagusia.
Gainera, aurten, egutegiaren arabera horrela egokitu dela,
errepertorio hau zuzenean entzun, kantatu eta gozatu ahal
izateko aukera maiatzetik kanpo pixka bat luzatuko da,
apirileko eta ekaineko zenbait egunetan.
Kontzertu bat antolatzeko hiru pausu erraz baino ez dira
eman behar:
[1] Errepertorioa aukeratu. Aurtengo errepertorioa oso bizi
eta berezia da:
1- Haurrak ikasazue.
2- Erreguetan.
3- Antoni eta Anton.
4- Nik badut maiteño bat.
5- Basatxoritxu.
6- Gure aitak amari.
7- Maiteak galdegin zautan.
8- Haurtxo txikia.
9- Andre Madalen.

10- Salamancara.

11- Aldapeko.
12- Ala kinkiri, ala kunkuru.
13- Edurra teilatuan.
14- Baserritarrak.
15- Uso zuria.
16- Pipa hartuta.
17- Ikusi mendizaleak
[2] Jendea animatu, batez ere kultur-etxe, ikastola,
instituto, kontserbatorio, musika eskola, euskaltegi,
fanfarre, koru, eta abarretan.
[3] Kontzertu partizipatiboa egiteko tokia, eguna eta ordua
erabaki. Gogoratu kontzertu hauek maiatzean bakarrik
antolatu ahal direla (aurten ondoko egunetan ere).

Prezioa 2.000 eurokoa da, eta kontutan izan kontzertua
toki ilunean egin behar dela.
Argiteria, soinu ekipoa, eta testuetarako projektore eta
pantalla ( jendeak kantuak jarraitu ahal izateko )
OSKORRIK jarriko ditu. Era berean, partiturak eta kantuen
letrak dituen CD bat helaraziko dizuegu.
Fetxaren bat erreserbatu nahi

 

KAP PRODUKZIOAK
Hurtado de Amezaga, 27 – 10º
48008 BILBAO
Tlf:94.4478840
E-mail: info@kap-produkzioak.com


Creado por administrador el 01-03-2010

Sin respuestas actualmente
parte de abajo de la página